Zoila Gálvez
Zoila Gálvez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guanajay (en) , 1899ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 1985eko azaroaren 26a (86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Josefina Zoila Gálvez Pérez, artistikoki Zoila Gálvez (Guanajay, Kuba, 1899ko martxoaren 19a – Habana, Kuba, 1985eko azaroaren 26a), pedagogo musikala eta sopranoa izan zen, arrakasta izan zuen Kubako lehen abeslari liriko beltza.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umetan hasi zen musika ikasten Kuban maisu italiarrekin. Habanako Hubert de Blanck Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak. Amaitzean, Italiara joan zen, eta lau urte eman zituen kantu-ikasketak egiten, Erromako Santa Zezilia Akademian eta Bartzelonan.[2] Besteak beste, Giacomo Marino eta Francisco Viñas tenore espainiarra izan zituen kantuan.
Abeslari lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italian —Milanen— egin zuen lehen interpretazio publikoa. 1920. urtetik aurrera hasi zen bere karrera artistikoa: 1922an Kuban debutatu zuen Habanako Orkestra Sinfonikoarekin, Erroman 1924an Giuseppe Verdiren Rigoleto lanarekin eta 1925ean Parisen Pleyel Aretoan.[3] Urte haietan Mexikon, Europan zehar birak hasi zituen eta, azkenik, Gonzalo Roig-en eskutik, Aubrey Lyles eta Flournoy Miller-en konpainian (1927-1928) integratutako hainbat emanaldi egin zituen Estatu Batuetan.[4] [1] Hasieran, ordea, larruazalaren koloreari buruzko aurreiritziek eragotzi egin zuten hura ezagutzea.[1][3] 1950. urtera arte itxaron behar izan zen New Yorkeko The Town Hall-en lehen arrakasta lortzeko. Urte batzuk geroago, beste arrakasta batekin egin zuen topo Carnegie Hall-en, Borislav Bazala maisuarekin pianoan, eta horrek behin betiko zabaldu zizkion ateak Estatu Batuetan.[1][2] Bere herrialdean antzokietan, irratian eta telebistan ezagutu zuten. Bere errepertorioan Verdiren operak nabarmendu ziren, Donizeetiren Lucia di Lammermoor, Léo Delibesen Lakme[2] edo Vincenzo Belliniren La sonámbula interpretatu zituen.[5]
Irakasle lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantu-irakaslea izan zen Habanako Amadeo Roldán Kontserbatorioan, Guiñol Antzoki Nazionalean eta antzezpen dramatikoko beste konpainia batzuetan, hala nola Holguín Taldean edo Habanako Antzerki Musikaleko Taldean.[3]
Zoila Gálvez, besteak beste, Leopoldina Núñez Lacret musikagile, rapazle eta gitarra-jolearen irakaslea izan zen.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Sángalo, Ariel. (8 de agosto de 2013). Zoila Gálvez, una diva de ébano. .
- ↑ a b c Valenzuela, Teresa. (31 de enero de 2013). La grande Zoila Gálvez. .
- ↑ a b c Josefina Zoila Gálvez Pérez. .
- ↑ (Gaztelaniaz) de 1899Guanajay, Josefina Zoila Gálvez PérezConstituye una gloria de la cultura municipal y nacional Nacimiento19 de marzo; Habana, La; Nacional, CubaFallecimiento26 de noviembre de 1985 CubaNacionalidadCubanaCiudadaníaCubanaOcupaciónCantanteTítuloSopranoPremiosDistinción por la Cultura. «Zoila Gálvez - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
- ↑ Zoila Gálvez. .
- ↑ «Leopoldina Núñez Lacret» library.kiwix.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).